Astelehenean eskolako bost urteko haurrak Donostiako Eureka Zientzia Museora egun pasa egin zuten. Museotik bisita gidatua egin zuten lehenik, ondoren haurrak libreki ibiliz museotik zehar. Planetarioan egon ziren eta eguna ondo amaitzeko, bazkaldu eta parkean jolasean ibili ziren.





