Ostiralean Guraso Elkartetik bisita izan genuen gure baso txikian. Udazken betean Amilotx Urdina eta Kaskabeltzari kabiak eta jateko lekuak jarri dizkiogu. Haur Hezkuntzako eta Ortzadar gelako haurrak pozik ibili dira gurasoen azalpenak adi entzun eta kabiak nola jartzen dituzten ikusiz. Txoriek jango dituzten janariak ikusi eta ukitu ondoren zintzilik jarri dituzte zuhaitzetik. Hemendik aurrera, gure gelako leihoetatik adi begiratu beharko dugu janari falta izan ez dezaten gure txoriek. Udaberrirako kabiak prest izango dituzte txori txikiak bertan jaio daitezen, pozik itxarongo ditugu.

baratzea 2024-25