Eskolan sukaldea dugu eta bertan bazkaria prestatzen da.
Hezkuntza Sailak izendatutako AUSOLAN enpresak menuak diseinatu eta elikagaiak kudeatzen ditu.
Menu mota ezberdinak eskaintzen dira:
- Oinarrizko menua
- Txerrikirik gabeko menua
- Arrautza-esneki-barazkien menua
- Arrautza-esneki-barazki eta arrainen menua
- Nutrizio-premia berezietarako dietak: intolerantzia, alergia edota dieta bidezko tratamendu espezifikoa duten patologietarako dietak.
Menuak eskolaren web orrialdean eskuratu daitezke. Hilero berritzen dira.
Kuotak: Hezkuntza Sailak ezarritakoak dira.

