MUGIMENDU AUTONOMOA

Haur Hezkuntzako etapan hausnarketa prozesu bat egin ondoren, 2021/2022 ikasturtean Mugimendu Autonomoa martxan jarri genuen eskolan. Aldaketa prozesua izan da eta hurrengo ikasturteetan zehar eraman da aurrera.

Mugimendu Autonomoan ondorengo alderdiak ditugu oinarri:

  • Haurrak autonomo izateko genetikoki prestatutako izakiak dira.
  • Haurrak ingurunea ezagutu eta barneratzeko duen tresna gorputza da.
  • Garapen maila handiagoa den heinean, abstrakzioan aritzeko ezinbestekoa du lehenago bizi izana.
  • Ezinbestekoa da haurra inguratzen duena ahal den heinean erreala izatea.
  • Zaintza haurrarekin hartu-eman zuzena duten momentuak izango dira, hezitzaileak haurraren beharrizan fisiologiko zein psikologikoei erantzuna eta akonpainamendua emango die.
  • Segurtasun afektiboa ni-aren eraikuntzarako ezinbestekoa da norberaren irudi positibo eta orekatua eraikitzeko.

Egunerokotasunean haurrei ekosistema ezberdinetatik modu librean mugitzeko tarteak eskainiko zaizkie. Horrela, ikaskuntza haurren nahietatik sortua izango da, haurrek aukeratutako denboran eta espazioan.

Haur Hezkuntza

KUXKUXEAN

Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoak Kuxkuxean proiektuan parte hartzen dute. Honen helburua irakurzaletasuna bultzatzea, Lezoko liburutegiko harremana indartzea eta familian momentu goxoak igarotzea izango da.

Dinamika honetan, astean behin Kuxkuxean motxila gelako haur batek eramango du etxera, honek familiarekin Lezoko liburutegira joan eta euskarazko liburu bat aukeratu beharko du, Asteburuan etxean landu eta astelehenean eskolara ekarriko du, hemen irakurri eta landuko dugularik. Asteazkenean, eskolako beste haur batek motxila eramango du, bertako liburua liburutegian itzuli eta beste liburu bat maileguan hartuko du. Hala, prozesu hau gelako ikasle guztiekin errepikatuko dugu.

borobil ikur urdin iluna
BOROBIL_4