Eskolan sukaldea dugu eta bertan bazkaria prestatzen da.

Hezkuntza Sailak izendatutako AUSOLAN enpresak menuak diseinatu eta elikagaiak kudeatzen ditu.

Menu mota ezberdinak eskaintzen dira:

  1. Oinarrizko menua
  2. Txerrikirik gabeko menua
  3. Arrautza-esneki-barazkien menua
  4. Arrautza-esneki-barazki eta arrainen menua
  5. Nutrizio-premia berezietarako dietak: intolerantzia, alergia edota dieta bidezko tratamendu espezifikoa duten patologietarako dietak.

Menuak eskolaren web orrialdean eskuratu daitezke. Hilero berritzen dira.

Kuotak: Hezkuntza Sailak ezarritakoak dira.

Lezo Herri Eskola jangela
ausolan_logoa