LezoHerriEskola_garraioa

Garraio zerbitzuaz baliatzeko eskubidea eskola eraikinetik 2 km baino urrutiago bizi direnek bakarrik dute. Zerbitzua doan ematen da. Autobus bakoitzak, txoferraz gain, arduradun bat dauka. Ikasleak eskolara sarrera-ordua baino lehen iristen badira, arduradunarekin egoten dira. Altamira 2 km baino gutxiagora dagoenez, Lezoko udalak autobus zerbitzua kontratatzen du. Hau ere erabiltzaileentzat dohainik da.

Autobus zerbitzua Gaintxurizketa, Donibane eta Altamiratik ditugu.